XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jarraipen-aldi hau, elkarteotan burutzen den hezkuntza-tratamendua bezalaxe, norbanako bakoitzaren araberakoa da, eta adin txikiko bakoitzaren berariazko premietara egokitzen da.

Hartara, elkartea uzteko prestatu bitartean, gizarte-trebetasunetan, lan-bilaketan, harremanetan, eta bestelakoetan trebatzen dira.

Adin txikikoek Zentroa uzten dutenean, ondoko egoerak aurki ditzakegu:

1. Familiarekin itzultzea: familiara egokitzeko programa bat burutzen da errekurtsotik.

Bizitoki berrian txertatu ostean, hizpide ditugun zentroetan lan egiten duten talde teknikoek adin txikikoaren jarraipena egiten dute, bizi den tokiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin koordinatuz, pixkanaka sare normalizatuan txertatzeko.

2. Familiarekin itzultzeko aukerarik ez: kasu honetan, adin txikikoa zentroan dagoen bitartean autonomia pertsonal eta sozialerako baliabideak lantzen dira, etorkizunean, familiaren laguntzarik eza orekatu ahal izan dezan.

Etxebizitza-, lan- edo eskola-arloko oinarrizko premiak asetzeko, pisu banatuak, gazteentzako egoitzak, ikasteko bekak, enplegu sozial babestuko programetan sartzeko lehentasunak, oinarrizko errenta eta bestelako baliabideak eskaintzen dizkiegu.

Jarraipena murriztuz joaten da, aurreko puntuan azaldu dugun moduan, eta nerabea dagokion txertatze-programan behar bezala moldatzearen arabera, laguntza ematen jarraitu edo laguntza hori emateari utziko zaio.

Azpimarratu behar da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren filosofia eta praktika nerabearen erakundez kanpoko jarraipena egiteko: alegia, programotan aritu izandako adin txikikoen oreka lortu nahi dugu, instituzioen inhibizioaren eta menpekotasuna sortzen duen gehiegizko babesaren artean, guztia ere, banan-banakako tratamendu normalizatzailea emanez.

3. Ez dago familiarekin itzultzeko aukerarik eta adin txikikoak autonomia urria du, arazo psiko-fisiko baten eraginez: etxebizitza- edo lan-arloko laguntzak kudeatzen dira eta adin txikikoaren jarraipena berau hartua dagoen baliabide berritik egiten da.

5gn. Babespean egondakoetatik zenbat heltzen dira Unibertsitatera, Lanbide Heziketara eta lanbide-kategorietara?

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak hartutako adin txikikoek ikasketekiko desmotibazio handia izaten dute, familiaren baitan estimulaziorik jaso ez izanaren ondorioz; ondorioz, eskola-porrot goiztiarra sortzen da, eta, horrekin batera, erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak egiteko itxaropenak sortzea eragotzi egiten da, halaber.

Bestalde, adin txikiko erabiltzaile askok Adimen Osasuneko sailetik tratatu beharreko arazo psikiatrikoak dituzte eta adin txikikoen arteko talde bat muga-mugan dago adimenari dagokionez edo adimen-urritasun zehaztua du.

Nerabeek ikasketak egiteko jarrera eta gaitasun egokiak izanez gero, instituzioen laguntza, zuzenekoa zein zeharkakoa (bekak), dagozkion zikloak amaitu arte luzatzen da, 18 urte bete ondoren ere.

Zentroetan hartutako 16 eta 18 urte bitarteko nerabeen arteko inork ez du unibertsitatean ikasten, eta bost LH arautuan dabiltza.

Gainontzekoak LH egokituan izen emanda daude, edo bestela, INEMeko ikastaroetan, lanbide lantegietan eta abarretan dabiltza.

Nerabe hauek jasotzen duten heziketa lanean hasi aurreko prestakuntza praktikoan oinarritzen da nagusiki.

Gainontzeko nerabeak (12-16 urte bitartekoak) DBHn edo hezkuntza berezian eskolatuta daude.

6gn. Ba al daki Nafarroako Gobernuak zein ikasketa edo lan egiten dituzten azken bost urte hauetan babespea utzi duten gazteek?

Laugarren galderan aipatutakoari jarraiki, elkartea utzi ostean egiten den jarraipenari esker gazte hauen bilakaeraren berri izaten dugu.

7gn. Nola baloratzen du Nafarroako Gobernuak aipatutako nerabeen gizarte-integrazioa?

Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuak zaindutako adin txikikoek alor afektibo eta emozionaletan gabeziak dituzten arren, eta horrek gizarteratze egokia oztopatzen badu ere, gure balorazioa positiboa da.

Iraganean instituzioekiko sortzen zen menpekotasuna murriztu egin da.

Egoitza hauetan hartutakoekin burututako banan-banako tratamenduei eta helburu normalizatzaileak finkatu izanari esker, gizarteratze-maila handia lortu dute haur horiek.